Autobus zerbitzu berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 15a, 12:58

Gaur, maiatzak 15 abiatuko da Urnieta-Lasarte-Zubieta-Usurbil bus zerbitzu berria. Honako ibilbidea izango du: Anbulatorioko errotonda- Idiazabal kalea-Zabaleta auzoa-Lasarterako bidea (GI-3832)-Goikokale-Kale Nagusia-Hipodromoko hiribidea-Oriako zubia-Zubieta-Santu Enea-Atallu Industrialdea-Usurbilgo kale nagusia. Itzulera bide berdinetik egingo du. Larunbat eta igandetan Urnietarrek ez dute autobus zerbitzurik izango, larunbat eta igandetan Lasarte-Zubieta ibilbidea egingo du, soilik. Urnietatik honako orduetan abiatuko da: 08:00 - 10:00 - 13:00 - 15:00 - 19:00 - 21:00.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!