Aurresku eta Soinu Zahar txapelketako finalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 15a, 12:04

Asteburu honetan izango dira gazte mailako Aurresku eta Soinu Zahar txapelketako finalak. Azken txanpan, Oinkari dantza taldeko lau dantzarik hartuko dute parte. Mutilen Aurresku finala, bihar, larunbat arratsaldean izango da Errenteriako Niessen Kultur Aretoan 18:00etatik aurrera. Oinkariko Beñat Monfort eta Axier Iriarte dantzariak arituko dira bertan.
Nesken txanda, berriz, igande goizean izango da Legazpiko enparantzan. Gazte mailako Soinu Zahar txapelketako finala 11:00tatik aurrera jarriko da abian. Finalean Lierni Kamio eta Ane Urruzola Oinkariko dantzariek hartuko dute parte.
Zorte on lau dantzariei!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!