Haur sahararrak etxean hartzeko deia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 13a, 19:19

"Udan Bakean" ekimenaren baitan, haur sahararrak etxean hartzeko gonbidapena egin die Villabonako Udalak, Gizarte Ongizate eta Emakumea Batzordearen bidez herritarrei. Hara hemen deialdia:

    Herri Saharauiarren Lagunen Elkarteek, Euskadiko Saharar Ordezkaritzak eta Erakundeek sustatutako “Oporrak Bakean” programa dela eta,  joan den urtean 460 ume saharaui hartu zituzten euskal familiek. “Oporrak Bakean” Proiektua saharar umeei zuzendutako elkartasun ikurra da, gerra eta bidegabekeriaren kontra eta bakearen aldeko oihua.

    Elkartasun proiektu honek helburu hauek ditu: Alde batetik ume saharauiei aukera ematea ordura arte eskola-liburuetatik besterik ezagutzen ez zutena, zuzenean ikusteko (ibaiak, mendiak, basoak, itsasoa e.a.). Bestetik, gure haurrekin batera bizitzeko aukera izatea, munduaren beste ikuspegi bat izan dezaten, errefuxiatuen kanpamenduetan dutenaren desberdina.

    Errefuxiatuen kanpamenduetan jaiotako 7 eta 12 urte arteko ume saharauiak dira, beren familiekin erbesteraldi luzea pairatzen ari direnak. Erbesteraldi horretan mota guztietako gabeziak jasaten ari dira, bai bizi-elikadura aldetik, bai osasun eta hezkuntza aldetik. Udan gainera, 50ºra heltzen diren tenperaturak izaten dituzte.

    Aurten 480 ume etorriko direla aurrikusita dago, eta 2009ko ekainaren 10etik irailaren 11ra arte egongo dira hemen.

    Villabonako Udalak, Gizarte Ongizate eta Emakumea Batzordearen bidez, saharar umeak hartzeko interesatuta egon daitezkeen Villabonako familiei deialdia egiten die eskaera egin dezaten. Horretarako, Udaletxeko bigarren solairuan dagoen Gizarte Zerbitzura jo beharko dute (943 693925).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!