II Dantza astea, Oinkariren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 12a, 14:35

Oinkari dantza taldeak II. Dantza astea antolatu du ekainaren 7tik 13ra. Hainbat eskaintza izango da aste osoan zehar. Hara egitaraua:

Ekainak 9, asteartea
Ikastaroa: Ramon Garcia-ren eskutik: “buruko paineluak jartzeko moduak”.
Gurea antzokiko erakusgelan, 20:00etan. Doan.

Ekainak 11, osteguna
Hitzaldia: Oier Araolaza-ren eskutik: “zergaitik egiten dut dantza tradizionala?
Gurea antzokian, 20:00etan. Doan.

Ekainak 12, ostirala
Dantza emanaldia: Ibarrako Alurr taldearen SUA ikuskizuna.
Gurea antzokian, 22:30etan.

Ekainak 13, larunbata

Musika Kontzertua: KORRONTZI  Folk taldearen emanaldia.
  Gonbidatu berezia: Oinkari dantza taldea.
Olaederra kiroldegian, 22:30etan.

Ekainaren 7tik 13ra

Erakusketa: XVI. mendeko jantzien erakusketa. Gureako erakusgelan, 11:00tatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara. Doan.

Oharra: Alurr eta Korrontzi taldeen emanaldietarako sarrerak eskuratzeko bi aukera daude:

-Alurr+Korrontzi bonoa: 10 € (Maiatzaren 18tik ekainaren 9 arte herriko okindegietan).
-Sarrera Alurr soilik: 6 € (Ekainaren 10,11 eta 12an herriko okindegietan).
-Sarrera Korrontzi soilik: 6 € (Ekainaren 10,11, 12 eta 13an herriko okindegietan)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!