Arratsaldeko 18:00ak aldera harri jasa bota zuen Andoain inguruan. Ping-pong piloten tamainako aleak ere ikusi ziren zenbait momentutan. Hiru minutu inguruko iraupena izan zuen erauntsi gogorrenak eta kazkabarrak zein euriak hartu zioten lekukoa. Egunean zehar metatuko bero sargoria ekaitz gogorra ekarri du arratsean. Anbulantziak zauritutako haur bat aztertzen ari dira Ondarreta plazan, eta emakume bat Zumea plazan.