Aiztondo eta Segundo Montes komunitatearen arteko I. Senidetze eguna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 6a, 19:08

Aiztondo eta El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen arteko I. Senidetze eguna antolatu dute Aduna, Amasa-Villabona, Asteasu eta Zizurkilgo Udalek. Ertamerikako komunitateari elkartasuna erakutsi eta lortutako laguntza ekonomikoa bertara bideratzeko urtero antolatu nahi da festa eguna, Aiztondo bailarako herrietan txandaka. Lehenengoa Zizurkilen izango da, datorren maiatzaren 30ean. Hauxe egun osoko egitaraua:

-12:00etan: Segundo Montes-etik etorritako ordezkariei ongi-etorria eta Mercedes Ventura zenari omenaldia Pasus plazan.

-Ondoren, Kantu Kale taldearen emanaldia.

-Talo solidarioak.

-16:30etan: Aduna, Asteasu, Villabona eta Zizurkilgo ikastetxeetako haurren arteko herri kirolak.

21:00etan: Bertso afaria Atxulondo jatetxean, Andoni Egaña eta Amets Arzallusekin. Prezioa: 22 euro (2 euro Segundo Montes komunitateko haurreskoletan baratzeak sortzeko proiektura bideratuko dira).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!