Oporretan Euskaraz ekimena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

2006 eta 1999 urteen artean jaiotako haur eta gaztetxoei zuzendutako udaleku irekietan izena emateko aukera maiatzaren 14an amaituko da, baita udaleku irekietan begirale modura lanean aritzeko Euskara Zerbitzuan curriculum-ak aurkezteko epea ere. Begirale izateko bete beharreko baldintzak: Euskaraz jakitea eta 18 urte beteta izatea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!