Ohiko osoko bilkura maiatzaren 6an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 5a, 18:45

Bihar, maiatzaren 6a, ohiko osoko bilkura izango da udaletxeko batzar aretoan, arratsaldeko 20:00etan. Landuko diren gaiak, hauexek:

1.- 2009ko martxoaren 4ko eta 6ko eta apirilaren 6ko bilkurei dagozkien aktak onartzeko proposamena.

2.- Behar Zana K.E. elkartearekin ondasun-trukaketa onartzeko proposamena.

3.- Loatzo Mankomunitateko estatutuak aldatzeko proposamena.

4.- Osakidetzak abian jarritako azken lanpostu publikoen deialdiei buruz UEMAk aurkeztutako mozioa.

5.- Oria eta Asteasu ibaiak ubideratzeko obren 2. fasea egiteari dagokionez, mozio-proposamena.

6.- Mintegiko lur sailak nekazaritzalderako lagatzeko epe muga luzatzeko eta jarduera baimentzeko proposamena.

7.- Erreguak, mozioak eta galderak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!