Asteburu osoko egitarau oparoaz gozatu dute Asteasuko Elizmendin. Trikiti doinuak eta giro alaia nagusitu dira larunbat eta igandez. larunbat iluntzeko afari herrikoia izan zen ekitaldirik arrakastatsuenetakoa eta gauean, ordu txikiak arte luzatu zen jaia. Hamaiketakoa, toka txapelketa, haur jolasak, musika... ezer ez da faltatu izan Santakrutzetan.