-Maiatzak 5, asteartea: Zizurkilgo Atxulondo Kultur Etxean, 18:00etan.
-Maiatzak 12, asteartea: Asteasun, 18:00etan.
-Maiatzak 13, asteazkena: Amasa-Villabonako Gurea antzokian, 18:00etan.
-Maiatzak 26, asteartea: Andoaingo Bastero Kulturgunean, 18:00etan.
-Maiatzak 28, osteguna: Adunan, 18:00etan.
Bertsoaren eta honek dakartzan baliabideen bitartez irudimena, diskurtsoak garatzeko gaitasuna, hizkuntzarekiko harreman ludikoa, elkarrizketarako zein temarako baliabideak, arrazoiketa kritikoa eta abar luze bat lantzen saiatzen dira proiektuaren partaide diren irakasle eta ikasleak. Maiatzeko bertso-jaialdi hauek honen guztiaren erakusgarri izan nahi lukete, beti ere jaialdi mota honek bere-berezkoa duen umore onari leku eginez.
Beti da motibagarri “Ahozkotasuna eta Bertsolaritza” proiektuan parte hartzen duten ikasleentzat ikasitakoa jendaurrera eramatea; jaialdi hauek ematen duten aukera baliatzea, beraz, modu bikaina da egiten duten ahaleginari esker ona adierazteko.
Hilabete osoan zehar luzatuko den jaialdi-aro honetan ikusle bezala parte hartzeko modua izango du, tokian tokiko emanaldietara gerturatzen denak.