Jokin Lizeaga garaile Arratzu-Urdaibaiko I. mendi lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mai. 3a, 11:59

Atzo goizean egin zen Arratzu-Urdaibaiko mendi lasterketaren I. edizioa eta bertan Jokin Lizeaga Mitxelena urnietarra izan zen garailea. 30 kilometroko lasterketa honetan punta-puntan dabiltzan lasterkarian izan ziren, besteak beste Walter Becerra eta Ionut Zinka. Garaipen honen ondoren Jokin animoz beteta dago maiatzaren 24an egingo den Zegamako mendi maratoian parte hartzeko. ZORIONAK!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!