Omenaldi bikoitza Santa Krutz elkartearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 29a, 21:06

Ohiturari eutsiz aurten ere jubilatzeko adinera heldutako bi bazkide omenduko ditu Santa Krutz elkarteak. Omenaldi hau datorren igandean ospatuko da San Juan kaleko egoitzan egingo den bazkariaren ondotik. Aurtengo omenaldia jasoko duten herritarrak esan liteke kontrako ibilbidea egin dutela, Isidro Goñi, Urnietan jaio eta Donostiara joan zen bizitzera, eta aldiz, Jose Maria Tanco Erriberrin jaio eta Urnietan bizi da.
Isidro Goñi Ugalde 1942ko maiatzaren 3an jaio zen Urnietan, eta bertan bizitu zen orain dela hogei urte Donostiara bizitzera joan zen arte. Bere aurretik aita zuen Santa Krutz elkarteko bazkide, eta hura hil zenean hartu zuen haren tokia. Nahiz eta maiz etorri herrira, ez du askorik erabili elkartea. Aurten bertan Santa Krutz elkarteak onartu du, lehenengoz, emakumeak bazkide moduan onartzea, eta Isidrori neurri ona iruditzen zaio. Igandean jasoko duen omenaldiarekin pozik dago, “horrelako omenaldiak gustura jasotzen dira eta gainera nire urtebetetze egunean izango da”. 65 urte betetzean, familiako norbaiti elkarteko bazkidetza pasatzeko aukera dutenez, aurrerantzean bere ordez, semea izango da bazkide.
Jose Maria Tanco Monreal, 1943ko abenduaren 21ean jaio zen Erriberrin (Olite) eta farmaziako karrera bukatutakoan lanean hasi zen Carcar eta Andosillako farmazietan. Bere farmazia nahi zuen ordea, eta horretarako aukera Urnietan izan zuen. Badira 40 urte Urnietan bizi dela, aurrez zegoen farmazialariak (Daniela Etxeberria) Lasartera alde egin zuenean etorri zen. Santa Krutz elkartea sortu berritan egin zen bertako bazkide. Ehiztari elkarte bat izanagatik ez du gogoko ehiza, “ez dut ondo eramaten zauritutako animaliak ikustea”. Errioxara lagunekin ehizara, joandakoan, “haiek ehizan zebiltzan bitartean ni Najerilla ibaira joaten nintzen arrantza egitera”. Elkartean emakumeak bazkide moduan onartu izana begi onez ikusten du. Orain semeak hartu duela dio, berak utzitako bazkidetza. Eskerrak emateko orduan elkartean bizitako uneak gogora ekarriko ditu. Bertan hainbat parranda eta une gozo pasatakoa dela aitortzen du eta antolatzaileak eskertu nahi dituela.
Artzain zakurrak
Lehenengo aldiz Azkorteko festetan artzain txakurren erakustaldia egingo da. Banaka, bi zakur batera eta zakur guztiak batera lanean ikusteko aukera izango da igande eguerdiko 12:15etan hasita ermitaren ondoko zelaian.
Honakoak dira bertan izango diren artzainak eta zakurrak:
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!