Santakrutzak 2009: Jaia bete betean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 29a, 21:03

Dagoeneko etxeetan dago Aiurri astekariak argitara emandako Santakrutzen inguruko gehigarri berezia, eta hainbat gunetan aurki daiteke Jai Batzordearen egitaraua. Bateko eta besteko egitarauan agertzen ez diren xehetasunak, segidan:

[EGITARAU OSOA, AGENDA ATALEAN]

KRESTADUN ORKRESTA
Jaiaren hasieran bozgorailu eta guzti kalez kale dabilen taldea arituko da kaleak alaitzen. Musika doinuak eta umorea nagusi izango da, iaz bezala. Aurten izen berriarekin datoz: Orkresta Nacional.

DANTZALDIAK
Bekoplazan dantza taldeak nagusi izango dira jaietan, 23:30etik aurrera. Ostegunean Laiotz arituko da, ostiralean Traketsen txanda izango da eta larunbatean, berriz, Laket taularatuko da.

ROCK KONTZERTUA azken egunean
Donostiako NCC Nuevo Catecismo Catolico punk talde mitikoa arituko da jaietako azken egunean, maiatzaren 3an alegia. Haiekin batera Iparraldeko Willis Drummond taldea. Rock gogorraren eremuetan kokatzen da haien musika.
SARDIN JATEA
Zumea kalean egiten den dastaketa ohiko bilakatu da sardinzaleentzat. Maiatzaren 2an iluntzeko zortziretan izango da. Nahi adina sardin izango dela esan daiteke, denera 50 kilo eskainiko direlako.

TXAKOLI DASTAKETA, PARTE HARTZAILEAK
Santa Krutz egunean, ermitaren parean, Meza Nagusia amaitu eta gero txakoli dastaketa izango da. Zaletuentzat, honakoa aurtengo txakoliaren jatorria: Zarautz herritik Primo eta Getaritik Agerre, Basalore, Gañeta. Artzeta eta Urki.

SAGARDO DASTAKETA, PARTE HARTZAILEAK
Zumea plaza jaietako azken egunean festa bilakatzen da: trikitilariak, bertsolariak, taloa eta jendetza erakartzen duen sagardo dastaketa. Hemeretzi sagardogile dira Jai batzordearen gonbidapenari erantzun diotenak. Hauexek: Andoaingo Mizpiradi eta Gaztañaga, Adunako Aburuza eta Zabala, Astigarragako Bereziartua, Lizeaga, Etxeberria, Petritegi, Gartziategi eta Larrarte, Hernaniko Otsu-enea eta Goikolastaola, Urnietako Eula, Oianume, Setien eta Urruzola, Aiako Satxota, Zubietako Iruin eta Asteasuko Sarasola.

BARRAKAK, MERKATU PLAZA
Maiatzaren 4ra bitarte barrakak Txistoki pasealekuan izango dira. Merkatua, berriz, ohiko tokira itzuliko da hurrengo asteartean. Maiatzaren 5ean hain zuzen.

[EGITARAU OSOA, AGENDA ATALEAN]

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!