Postontzia: "Danborrada mistoa eta popularra"

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 29a, 21:01

25 urte igaro behar izan dira emakumeok gizonekin batera Santakrutzetako danborradatan jotzeko dugun eskubidea erabat betetzeko. Urte hauetan guztietan auzoko jaietan bizi izan dugun injustizia konpondu da, aurten, zorionez, danborradan emakumerik onartzen ez zuen elkarte bakarrak, Santa Krutz elkarteak, batzarrean onartu baitu bere danborradan gizonek zein emakumeok parte har dezakegula.

Urteotan egoera larri hau kezkaz bizitu izan dugun taldeko emakumeok adierazi behar dugu Santakrutz jai pozgarriak izango direla aurtengoak garai bateko “danborrada mistoa eta popularra” aldarrikapena azkenean errealitate bihurtu delako.

Lerro hauen bitartez, gure zorionik beroena eman nahi diegu Santakruz elkarteko bazkide zein zuzendaritzari hartu duten erabakiagatik. Zorionak eman nahi dizkiegu urte luzeetan bizi izan dugun eskubide urraketa larria konpondu dutelako.

Azkenik, dei egiten diegu herritarrei, eta bereziki emakume guztioi, festaz goza dezatela, jaiak merezi bezala ospatzeko, eta nola ez, danborrada misto eta popular guztietan parte har dezaten.

Gora Santakrutzak!

Andoaingo emakume talde bat
Andoainen, 2009ko maiatzean
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!