Ganbara saski taldea, kronika

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 29a, 20:45

AMARA    50
GANBARA ANDOAIN    53
Andoaingo kadeeten agurra ikaragarria izan da, partida zoragarria irabazteko gai izan zirelako. Zalantzarik gabe, urteko partidarik onena. Joanekoan Amarak 30 puntuko aldearekin irabazi zuen, presioa eginez kantxa osoan. Hilabete gutxira, ordea, Andoaingo taldeak ederki ikasi du lezioa: jokoaren irteera txukuna eta defentsa zorrotza. Datorren urtean, hobeto. Bejondeizuela!

Eskolartekoa, alebinak
Ondarreta 6    54-21    Ikastola 6b
Horiak 5    10-33    Ikastola 6a
Txuriak 5    28-26    Ikastola 5b
Ondarreta 5a    33-21    Ikastola 5a
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!