Euskalduna Andoain, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 29a, 20:43

EUSKALDUNA 4–0 IDIAZABAL
Golak: Aitor Manero (2), Xabi Telletxea, Jon Ugalde.
PREFERENTE. Jaitsiera postuetatik aldentzeko partida garrantzitsua, inondik ere. Irmoago aritu zen jokoan etxeko taldea, eta horri esker garaipen zabala eskuratzeko gai izan zen. 18.minutuan ondo landutako jokaldian iritsi zen lehen gola. Aurkaria lekuz kanpo zegoen bitartean, berehala iritsi zen bigarren gola.
Bigarren zatian etxekoen erasoaldi berria iritsi zen, eta erasoaldi berriarekin Maneroren bigarren gola. Partida amaitzeko jaurtiketa gogor bati esker Ugaldek laugarren gola sartu zuen.
Maiatzaren batean partida garrantzitsua izango du Astigarragan.

UNION TXIKI 4–2 EUSKALDUNA JubM

URNIETA 0–2 EUSKALDUNA A KadM
Golak: Aratz Irigarai, Isaac Fernández.
Urnietarrak garaitzeko gogoa bazuten urdiñek, izan ere gorritxoek aspaldi neurria hartu zioten Igor Bereren taldeari. Oso serio aritu ziren partida osoan, eta horri esker iritsi zen garaipena. Markagailuan ere aldea handiagoa izan zitekeen. Aipatu beharrekoa, partida osoa gizalegez jokatu zela. Igoera fasea jokatzeko azken lau partidak erabakiorrak izango dira.
 
MARTU. 1–0 EUSKALDUNA B KadM
ILINTXA  0–2 EUSKALDUNA InfM
INTXURRE  5–0 EUSKALDUNA InF11
EUSKALDUNA KadN 3–4 INTXAURDI
EUSKALDUNA InfN  1–1 ALLERRU

ANTIGUOKO 6–3 EUSKALDUNA AleM
Golak: García Lamaza, Erik Caballero eta Markel Iruin.
4-0 galtzen jarri baziren ere, burua altxa eta aurkariari aurrez aurre begiratzeko gai izan ziren. Oier Eskudero eta Ander Martinez Elizondo urdiñen bi atezainen lana aipagarria izan zen.
 
ASTEBURUKO PARTIDAK
Mundarro–Euskalduna Pref.
Ostirala, 1. 17:00, Astigarraga
Euskalduna JubM–Ordizia
Ostirala, 1. 11:45, Allurralde
Euskalduna A KadM–Urki
Ostirala, 1. 10:15, Allurralde
Euskalduna B KadM–Ekintza
Astelehena, 04. 17:30, Allurralde
Euskalduna InfM–Pasajes
Asteazkena, 29. 19:00, Allurralde
Irun–Euskalduna Inf8N
Osteguna, 30.  19:00, Irun
Euskalduna AleM–Lengokoak
Osteguna, 30. 18:30, Allurralde
Euskalduna Areto Nac.B–Tecuni
Ostirala, 1.11:30, Allurralde
Urritza–Euskalduna Areto 3M.
Larunbata, 2. 16:00, Villabona
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!