Urnieta K.E. futbola: kronikak eta asteburuko ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 29a, 20:43

Urnieta 4–0 Internacional
Golak: Ander Urruzola, Pablo Santos, Xuban Ezeiza eta Imanol Ansa.
INFANTILAK. Urnietako gaztetxoenek partida polita jokatu zuten eta goitik behera gailendu zuten talde donostiarra. Lehen zatian aurreratu ziren gorritxoak Urruzolari esker. Bigarren zatian joko zoragarria garatu zuten urnietarrek eta hiru gol gehiago lortu zituzten, Santos, Ezeiza eta Ansari esker.

URNIETA 0–2 EUSKALDUNA
KADETEAK. Lehenengo zati serioa jokatu zuen Urnietak, defentsa lan ona eginez nahiz eta aurrean jokaldiak bukatzerako orduan ezin asmaturik ibili. Atsedenaldira golik gabeko berdinketarekin iritsi ondoren, bigarren zatian andoaindarrak partidaren bila irten ziren eta bi gol ederrekin garbi utzi zuten beren nagusitasuna. Asteburuan Eibarren jokatuko dutena puntuak lortzeko egokia da.

SEGURA 0–4 URNIETA
Golak: Endika (3), Iban Bruna.
JUBENILAK. Seguran lortutako garaipenari esker kopako lehen fase hau lider moduan bukatuko dute eta horrek kanporaketak etxean jokatzeko aukera emango die. Alustizan jokatutako partidan, hasieratik bukaeraraino jaun eta jabe izan ziren, bi gol egin zituzten zati bakoitzean eta beste hainbat egiteko aukera garbiak galdu ere bai.  Aupa mutilak!

Allerru 1–4 Urnieta
Golak: Jon Rekalde, Iñigo Andres eta Andoni Sorron (2).
Erregionala. Berebiziko garrantzia duen garaipena lortu zuten jokalari gorritxoek. Atzealdean gogor eta seguru aritu ziren eta aurrealdean inoiz baino eraginkorrago. Lehen zatian aurreratu ziren urnietarrak Rekaldek jaurtitako falta baten bidez. Bigarren zatian zoragarri aritu ziren Joseba Rotetaren mutilak eta hiru gol gehiago lortzeko gai izan ziren, Andresek eta Sorronek lortutako golei esker. Emaitza honekin, urnietarrak putzutik atera eta etorkizuna garbiagoa ikusten dute.
 
GAINERAKO EMAITZAK
Hondarribia 2–0 URNIETA NESKAK

ASTEBURUKO PARTIDAK
URNIETA ERREGIONALA–Dunboa
Urnieta. Larunbata 2. 17:45
URNIETA NESKAK–Ostadar    
Urnieta. Larunbata 2. 11:45
URNIETA JUBENILAK–Intxurre   
Urnieta. Larunabata 2. 16:00
Eibartarra–URNIETA KADETEAK   
Unbe. Larunbata 2. 15:30
Amara berri–URNIETA INFANTILAK    
Martutene. Larunbata 2.11:30
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!