Euskalduna areto futbola Andoain, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 29a, 20:42

ARATZ DONOSTIA    3
EUSKALDUNA 3.MAILA JUB    4
Golak: Guillermo Vicente (2), Iker Abadia, Jon Rodriguez.
Areto futbola. Euskaldunako areto futboleko bigarren taldea igoerako bururuz burukoak jokatzeko dagoeneko sailkatuta dago, liga amaitzeko hiru jardunaldi geratzen direnean. Donostian jokatu zen partida, eta bikain hasi zen Vicenteren golarekin. Aurkariak markagailua irauli zuen, eta gogotik lan egin behar izan zen partida irabazteko. Dagoeneko zortzi partida jarraian irabazi dituzte, helburua orain igoera etxean bertan eskuratzea da.

KOMODON 4–5 EUSKALDUNA
Golak: Iker "Palomas" Ramirez,Maikel "Pitxbull" Fernandez, Alberto "Frodo" Bayon.
ARETO FUTBOLA, NAZIONAL B. Mantentzeko borrokan, lehen lehia Abusu auzoko La Peña kiroldegian. Sailkapenean 2 puntu aurretik zeuden eta garaipena eskuratzea, ez zegoen beste aukerarik. Andoaindarrak partidaren garrantzia ikusiaz kantxa osoan presionatzen hasi ziren eta presio honi esker Ramirezek bigarren minutuan lehen gola sartu zuen. Gol honekin urdiñek partida erraza izango zutela uste zuten, baina hiru jokaldietan   andoaindarrek baloia kantxa erdian galdu zuten Comodongoek kontraeraso bikainei esker beste hiru gol eginez. Hau gutxi balitz atsedenaldira ailegatzeko gutxi falta zela bilbotarrek laugarren gola sartu zuten. Atsedenaldira 4-1eko emaitzarekin ailegatu ziren. Emaitza honek andoaindarrak erabat etsita utzi zituen. Etsipen hori aldageletan utzi zuten eta partidari buelta emateko erabat kontzentraturik atera ziren. Bigarren zatian Euskalduna izan zen jokoaren nondik norakoa zeramana.  Segituan iritsi zen gola, Fernandezek sekulako zartakoa eman zion baloiari eta sare barrura joan zen zuzenean. Urdiñak gora etorri ziren eta aukerak bata bestearen atzetik iritsi ziren.  Bayonek baloia sareetara bidaltzea lortu zuen markagailua berdinduz. Comodongoak fisikoki lehertuta zebiltzan, baina oraindik hiru kontraeraso bikain egiteko gai izan ziren, eskerrak urdiñen atezaina fin ibili zela. Partidako azken minutura ailegatu ziren hemen azaldu zen andoaindarren Killerra, andoaindarren bosgarren gola sartzea lortuz partida amaitzeko 30 segundu falta zela. Hiru puntuak andoainera etorri ziren. Orain liga amaitzeko hiru partida gelditzen dira eta oraindik maila mantentzeko aukerak daude.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!