Urnieta-Usurbil autobus zerbitzua maiatzean martxan jartzekotan dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 28a, 21:02

Gaur Arantza Tapia Foru Diputatuak adierazi duenez, maiatzean martxan jarriko da Urnieta eta Usurbil elkartuko dituen autobus zerbitzu berria. Urnietatik Lasarterako errepidea nolakoa den kontutan izanik froga moduan autobus txiki bat jarriko dute lehenik. Ondorengo ibilbidea izango du: Urnieta-Lasarte-Zubieta-Usurbil. Zerbitzu honekin batera beste zerbitzu bat jarriko da martxan honako ibilbidearekin: Astigarraga-Hernani-Lasarte-Usurbil. Inguruko obra guztiak amaitu eta froga epea igarotakoan bi zerbitzu berri hauekin, zerbitzu bakarra egitea aurreikusten dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!