Andoain-Bergara, ostegun honetan Arrate pilotalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 27a, 21:42

Bidanian jokatutako kanporaketan ez zen ezusterik izan. Andoain sailkatu da. Hona, asteburuko kronika eta hurrengoaren aurreikuspena:

BIDANIA 1–2 ANDOAIN
ANDOAIN SAILKATUTA

Bidanian jokatutako kanporaketan ez zen ezusterik izan. Andoain sailkatu da.
Kadete mailan, Andoainen jokatu zuten 4 pilotariek jokatu zuten eta partida oso antzekoa izan zen. Hasieratik izan ziren Axier Gaztañaga eta Julen Ulanga nagusi (0-13) eta azkenean partida eroso irabaztea lortu zuten (5-22).
Jubeniletan, Andoainek joanekoarekin alderatuz bi pilotariak aldatu zituen eta hauek beren maila erakutsi zuten (5-22) irabaziz. Eneko Aizpurua eta Unai Maiza une oro nagusi izan ziren eta beraiek ere titular izan daitezkeka erakutsi zuten.
Nagusien mailan Sagasetak eta Belokik jokatu zuten eta oso partida txukuna eginaz 12 tanto egitea lortu zuten oso bikote onaren aurka.

ANDOAIN-BERGARA
ARRATE PILOTALEKUAN

Lehenengo garaipena ospatzeko denborarik gabe hasi dira hurrengo kanporaketa prestatzen andoaindarrak, izan ere ostegun honetan jokatuko dute arratsaldeko 20:30etatik aurrera. Oraingo honetan aurkaria Bergara izango da. Bergara oso talde indartsua da eta oso kanporaketa berdindua aurreikusten da. Badirudi kadeteen mailako partida izango dela gakoa, jubeniletan andoaindarrak apur bat hobeak direlako eta nagusietan berriz Bergarakoek andoaindarrek baina maila hobea dute. Azken unerarte jubenilen bikotea erabakiko ez den arren hau izan daiteke Andoainek ostegunean kantxaratuko duen taldea:

APIRILAK 30, OSTEGUNA. 20:30. ARRATE.
• Kadeteak: Gaztañaga–Ulanga.
• Jubenilak: Irastorza–Maiza.
• Nagusiak: Eskudero–Sagaseta.

Taldeko arduradunek berriro ere dei egiten diete herritarrei, orain arte bezala taldea animatzera joan daitezen. Oso garrantzitsua da frontoian giro ona izatea,partida bat baino gehiagotan erabakiorra izan baitdaiteke zaleen babesa.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!