Elgoibarko VIII. Aurresku eta Soinu Zahar txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 27a, 15:23

Elgoibarko VIII. Aurresku eta Soinu Zahar txapelketako hainbat kanporaketa jokatu eta gero, maiatzaren 16an eta 17an izango da finala; mutilena larunbatean Errenterian, neskena igandean Legazpin.

Apirilaren 26an Elgoibarren izan zen azken kanporaketan emaitza bikainak jaso zituzten Amasa-Villabonako Oinkari dantza taldeko partaideek. Mutilen sailean, Axier Iriarte villabonatarra bigarren postuan geratu zen eta Beñat Monfort amasarrak ere oso saio polita egin zuen. Nesken artean, Lierni Kamio villabonatarra hirugarren postuan geratu zen. Era berean, eta saio polita eginez, bertan izan ziren Ane Urruzola, Naiara Alkorta, Saioa Etxabe eta Naiara Larrañaga zizurkildarrak nahiz Ane Mugika villabonatarra ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!