Seo Birdlife elkarteak, Gazumen parke eolikoa jartzearen aurkako sinadura bilketa egin zuen Donostiako Boulevardean. Proiektuari elegiteak aurkezteko epea zabalik egongo da maiatzaren 18a arte. Elegite pertsonalizatua lortu ahal izateko, Seo birdlife taldearen webgunera jo daiteke edo helbide honetara idatzi: seodonostia@gmail.com. Maiatzaren 17an, proiektuaren aurkako kontzentrazioa deitu dute Zelatunen.