Igande arratsaldean jokatu ziren Aiztondo pilota txapelketako finalak. Aduna, Larraul eta Zizurkilgo pilotari gazteetxoak izan ziren protagonista nagusiak. Jende ugari bildu zen Intxaur pilotalekuan eta pilotari gazteen joko biziaz gozatu ahal izan zuten. Partidak amaitu ondoren, merienda goxoa banatu zen pilotarien artean.