Gipuzkoako Eskolarteko XXIX. Bertso Txapelketako kanporaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 27a, 12:01

Joan zen ostiralean, apirilaren 24an, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako lehen kanporaketa jokatu zen Amasa-Villabonan. Bi sailetan banatuta abestu zuten bertsolariek Gurea antzokian. Gaztetxoen sailean, taldeka jardun zuten: Oiartzungo bi taldek eta Hernaniko batek. Taldekako agurrak eta gero, oinak jarrita binaka nahiz gaiak jarrita banaka aritu ziren. Helduen mailan, Ane Labaka, Oihana Iguaran, Aitor Pikabea, Jon Iragorri, Asier Azpiroz eta Izaro Toledok abestu zuten. Jon Zaldua gai-jartzailearen esanetan ariketa ezberdinei erantzun zieten. Amaia Agirreren ikasle Ane Labaka lasartearra eta Oihana Iguaran amasarra ederki aritu ziren. Beste hiru kanporaketak jokatu eta gero, maiatzaren 29an, Donostiako Manteo kiroldegian jokatuko da finala, 16:00etatik aurrera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!