Bihar larunbata, La Sallen, "Praktika onak" jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 24a, 21:58

Andoaingo La Salle-Berrozpek bere ‘Investors in people’ proiektua aurkeztuko du. Badira hainbat urte ekimena martxan dagoela eta honi esker lortu du ikastetxe honek pertsonen kudeaketarekin loturiko nazioarteko ziurtagiria, Erresuma Batuko IPP agentziak eskainitakoa. Sistema honen bitartez, zentroak langileak hartzen ditu kapital nagusi bezala, eta bide egokiak bilatzen ditu pertsonala animatzeko eta beren lanaren garapen ona bultzatzeko, bai eta ikasleekin eta gainerako irakasleekin duten harreman ona mantentzeko. 10:30etan hasita izango da bihar topaketa.

Gipuzkoako eta Bizkaiko hamar La Salle zentrok parte hartuko dute bihar La Salle Sareko Bilboko Barrutiak antolatutako ‘Praktika Onak’ jardunaldian, urte honetan egingo den bigarrena, Andoaingo ikastetxean.

Aurkeztuko diren proiektuen artean aipagarria da etorkinentzat harrera gela, aurten ehungarren urteurrena betetzen duen Beasaingo La Sallek garatu duena. Ekimena gero eta garrantzitsuagoa eta beharrezkoagoa den prozesua da, erantzun duina eman nahi baitio beste kultura, hizkuntza eta sinesmenetatik datozen haur eta gazteen integrazio beharrei.

Ikasleen batezbesteko gaitasuna maila gainditzen duten neska-mutilek ere badute lekua La Sallen. Donostiako San Luis zentroak bere ‘zabaltze gelaren’ esperientzia partekatuko du gainontzeko ikastetxeekin. Bertan, ikasteko zailtasunak dituzten ikasleekin egiten den bezala, aurreratuago daudenen beharrak asetzeko moduak bilatu nahi dira ikasketekiko interesa manten dezaten eta euren gaitasunak beren osotasunean gara ditzaten.

Bestalde, Andoaingo La Salle-Berrozpek bere ‘Investors in people’ proiektua aurkeztuko du. Badira hainbat urte ekimena martxan dagoela eta honi esker lortu du ikastetxe honek pertsonen kudeaketarekin loturiko nazioarteko ziurtagiria, Erresuma Batuko IPP agentziak eskainitakoa. Sistema honen bitartez, zentroak langileak hartzen ditu kapital nagusi bezala, eta bide egokiak bilatzen ditu pertsonala animatzeko eta beren lanaren garapen ona bultzatzeko, bai eta ikasleekin eta gainerako irakasleekin duten harreman ona mantentzeko.

Era berean, Donostiako La Sallek (Loiola) Haur eta Lehen Hezkuntzetako neska-mutilei zuzendua dagoen Irakurketa Programaren berri emango du. Hainbat faktoreren inguruko gogoeta egiten dute ikastetxe honetan: irakurketa erritmoak, ikaskuntza sustatzeko teknikak eta irakurtzen ikasteko prozesuarekin hasteko momentu egokia.

Beste diziplina artistiko bat, antzerkia, izango da Eibarko La Salle Isasi/Aztiainen aurkezpenaren muina. Antzerki obra bat aukeratuz, moldatuz eta prestatuz esanahia duen ikaskuntza, komunikazioa eta ikasleek beren iniziatibak garatzen jakitea bultzatu nahi dute.

Jardunaldiko seigarren praktika Andoainen bertan garatuko da egunean zehar, bertan izango baita Sareko Bilboko Barrutiko aisialdi taldeen urteko topaketa. Talde hauek La Salle ikastetxeen eskaintzaren parte dira, eta beren helburua da gazteei baloretan oinarritutako bizitza eta izaera garatzen laguntzea, baita klaseetatik kanpo ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!