Andoain kreatiba, hip hop topaketa baino gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 24a, 21:57

Andoaingo Udalaren Sustapen Ekonomikoa, Enplegua eta Gazteria Lansailak antolatu duen ANDOAIN KREATIBA proiektua, herritarren artean modu orokor batean eta zehazki gazteen artean, kultura sustatzaile berri bat bultzatzea du helburu. Hori dela eta, maiatzaren 8 eta 9ean, ANDOAIN KREATIBA I .TOPAKETA antolatuko da ekintza ezberdinak antolatuko direlarik. Ekintza hauen artean, Goikoplazan gauzatuko den Hip-hop topaketa azpimarratu nahiko genuke. Egitaraua:

MAIATZAK 8, OSTIRALA
11:00etatik 13:00etara IMAGINATU ANDOAIN – PERTSONA BAT IDEIA BAT
-Ideia-zaparrada (post-it baten bidez) panel txurietan isladatuta herriko ikastetxe guztietan.
    -Ekintzak Leitzarango bixitarien zentruan 2.DBHko ikasleei zuzenduta.
17:00etatik 22:00etara HIP HOP TOPAKETA – IDEIA BAT – MEZU BAT
-Goikoplazan:
    17:00etatik 17:45etara Bmx (bizikletak).
    17:45etatik 18:30etara Rollerrak (patinak).
    18:30etatik 19:15etara Skatersak (monopatinak).
    19:15etatik 20:00etara Breakersak (break dance).
    20:00etatik 21:00etara Freestyle mikroan.
    21:00etatik 22:00etara Mikro librea.
    -Gune musikala: 2 DJ (Jotajo DJ eta DJ SM)
    -Graffity gunea.

MAIATZAK 9, LARUNBATA
11:00etatik 14:00etara IBILBIDE KREATIBOA. MEZU BAT – HERRI BAT
-Txistoki parketik Zumea plazaraino, ideien panel ezberdinak jarriko dira aktoreen bitartez dinamizatuta, herriko gazteen emanaldi musikalak egongo dira eta ibilbidea perkusio kalejira baten bidez dinamizatua izango da.
-Ekintzak Leitzarango bixitarien zentruan aisialdi taldeko gazteei eskainita.

ARGAZKI RALLYA
Lehiaketa honen xedea, herriko gazteen artean sormenaren inguruan hausnarketa bat egiteko aukera ematea izango litzateke. Argazkiak ANDOAIN KREATIBA proiektuan aurkeztu beharko dira maiaztaren 10era arte (hau barne).

Egitaraua eta argazki rallyaren oinarriak www.andoain.org helbidean aurkitu daitezke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!