Herri Arteko pilota txapelketa: Bidania-Andoain partida bihar izango da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko apirilaren 24a

Gaur ez, baizik eta bihar jokatuko da Andoain eta Bidania taldeen artean Herri Arteko pilota txapelketaren itzulikoa. Bihar, beraz, 19:30tik aurrera Bidanian. Gazteen eta helduen artean aldaketarik ez da izango, jubeniletan berriz Eneko Aizpurua eta Unai Maiza izango dira Andoaingo ordezkariak. Joanekoan Arraten Andoain 2-1 garaile irten zen. Kanporaketa hau gainditzen badu, Bergara izango da hurrengo aurkaria. Santakrutzen atarian, apirilaren 30ean, jokatuko da Bergararen aurkako joaneko partida 20:30tik aurrera Arrate pilotalekuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!