Gazumeko parke eolikoaren proiektuari elegiteak aurkezteko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 24a, 11:59

Aste Santu aurretik argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Gazumeko Parke Eolikoaren inguruko informazio publikoa.  Proiektuaren arabera, 15 haize-errota eraikiko lirateke Gazumeko tontorrean. Elegiteak aurkezteko epea maiatzaren 18a bitarte luzatuko da. Maiatzaren 17an, 12:00etan, kontzentrazioa egingo da Zelatunen.

Donostiako Seo Birdlife elkarteak elegiteak aurkezteko dokumentu pertsonalizatuak prestatzen ditu. Horretarako, seodonostia@gmail.com helbide elektronikora mezu bet bidali behar da. Elegite pertsonalizatuak, sinatuta eta hiru kopia eginda, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailean aurkeztu behar dira. Donostiako Club Vasco de Campingen bulegoak irekiak daude 18:30etatik 20:30etara alegazioak sinatzeko.


Eguzki edo Lagun Onak (Azpeitia) eta Sagain (Asteasu) mendizale taldeekin harremanetan jar zintezkete. Zuen zonaldeko edozein mendi-taldek ere informa zaitzake.

Sinadura bilketa
Proiektuaren aurkako sinadura bilketa ere martxan dago. Larunbat honetan, apirilak 25 eta erraustegiaren aurkako manifestaldian, Donostiako Boulevarden firma bilketarako mahaia ipiniko dute 17:45etik 19:00etara. Eskualdeko mendi elkarteetan ere sinadurak biltzeko prozesua zabalik dago.
Gazumeko proiektuaren arabera, 71 metroko altuera duten 15 haize-errota jarriko dira Gazumeko tontorraren inguruan. 20 milioi euro pasatxoko aurrekontua du proiektuak eta Asteasu, Errezil eta Azpeitiako lurrak hartuko ditu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!