I. Liburuaren Eguna arrakastatsua izan zen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 24a, 11:19

Atzokoan ospatu zen lehenengoz Urnietako kaleetan Nazioarteko Liburuaren Eguna. Udalaren babesarekin antolatutako ekintza honetan Eder liburudenda eta Iñistorra Biltzarra izan ziren goizez San Juan plazan eta arratsaldez Etxeberri plazan. Saldutako liburu ugarien artean, Cristina Moratoren "Cautiva en Arabia" gazteleraz, eta Xabier Lete herritarraren "Egunsentiaren esku izoztuak" euskaraz, izan ziren salduenak. Baita ere maiatzaren 27 herriko pilotalekuan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen eskainiko duten emanaldirako salmentan jarritako sarrera guztiak agortu ziren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!