Rubén Pirón Rodríguez eta Ondarreta ikastetxeko alebin mailako taldea, Gipuzkoako xake finalean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 23a, 19:12

Asteburu honetan, apirilaren 25 eta 26an Manteo kiroldegian, goizeko 10:00etan aurtengo finalak jokatuko dira.

BANAKA, ALEBIN MAILA
Rubén Pirón Rodríguez sailkatu da eta bakarkako txapelketan parte hartuko du. Finala 25ean aipatutako lekuan eta orduan izando da.

TALDEKA, ALEBIN MAILA
Taldekako finalean, Gipuzkoa mailan, zortzi talde sailkatu dira eta horien artean Ondarreta ikastetxekoak izango dira. Finala 26ean izango da, goizeko hamarretan.

Manteo kiroldegian izando da. Partaideak hauek izando dira:

- Rubén Pirón                      - Alex Letamendía.    
- Jonay Venero                    - Iker Ramos
- Unai Bueno                       - Julen Gabilondo
- Gorka Díez                       - Asier Murillo

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!