Urnieta K.E. futbola: kronikak eta asteburuko ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 23a, 15:44

URNIETA 1–4 BASKONIA
Golak: Ion Oruna.
KADETEAK. Lehenengo zati polita jokatu zuen Pabloren taldeak, defentsa lan txukuna eginez eta aurrean izandako aukera bakarrenetakoan asmatuz atsedenaldira gol bateko abantailarekin iritsi ziren. Bigarren zatian bisitariak partidaren bila atera ziren, eta zelaian jaun eta jabe izanez lau gol egin zituzten bata bestearen atzetik. Asteburu honetan Euskaldunaren aurkako derbya jokatuko dute, animo mutilak!

URNIETA 3–2 AMAROZ
Golak: Yeray (2), Andoni.
JUBENILAK. Hasieratik garaipenaren bila atera ziren bi talderen arteko partida izan zen. Tolosarrak aurreratu baziren ere urnietarrek bi gol eginez markagailuari buelta ematea lortu zuten. Bigarren zatian, Franen mutilak ondoen jokatzen ari ziren unean etorri zen berdinketaren gola. Azken aldera urrutitik egindako falta jaurtiketa batean atezainak egindako huts batean etorri zen garaipenaren gola. Zorionak!  

EMAITZAK
URNIETA ERREGIONALA 1–0 Lizeoa
URNIETA NESKAK 0–4 Baskonia    
Mariño 2–3 URNIETA INFANTILAK   

ASTEBURUKO PARTIDAK
Allerru–URNIETA ERREGIONALA
Plazeta. Larunbata 25. 16:00
Hondarribia–URNIETA NESKAK
Ondartza. Igandea 26. 12:00
Segura–URNIETA JUBENILAK
Alustiza. Larunabata 25. 15:30
URNIETA KADETEAK–Euskalduna
Urnieta. Larunbata 25. 10:45
URNIETA INFANTILAK–Internacional
Urnieta. Larunbata 25. 12:15

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!