Leizaran eskubaloi taldea, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 23a, 15:43

Elorrio 18–30  Leizaran
SENIOR NESKAK. Oso erraz lortu zituzten bi puntuak. Partidak iraun zuen minutuetan jokoa nahiko berdintsua izan zen, nahiz eta bigarren zatian urdiñak pixka bat makalago aritu ziren. Jada amaitu dute liga txikia eta lehenengo postua eskuratu dute. Ea zer moduz moldatzen diren Kopan!

Leizaran 29–33 Tolosa
KADETE MUTILAK. Leizarango mutilek Udaberri txapelketako azken neurketa jokatu zuten Aste Santuaren atarian; partida erabakigarria zen, irabazlea izango baitzen txapelduna. Andoaindarrek tolosarren bisita jaso zuten eta ezin izan zuten garaipena eskuratu. Partida oso berdinduta hasi zen, atsedenaldira andoaindarrak aurretik iritsi zirelarik, 16-15. Bigarren zatian, ordea, tolosarrak aurretik jarri ziren eta abantaila handitzen joan ziren, zazpi goletako aldea lortuz, 23-30. Leizarangoek hiru goletara hurbiltzea lortu zuten hiru minuturen faltan, baina, azken saiakera hau ez zen nahikoa izan. Aste Santuko zubian, Corrales de Buelnako txapelketan hartu dute parte eta ondoren Kopan murgilduko dira.

Leizaran 28–21 Bera-Bera
SENIOR NESKAK. Erraz lortu zuten garaipena Andoaingo senior neskek donostiarren aurrean. Hasieratik gogor jokatu zuten, bai erasoan eta baita defentsan ere. Gol ugari sartuaz diferentzia polita mantendu zuten eta amaieraraino eutsi zioten, bi puntuak etxean geratu zirelarik. Hurrengo larunbatean gasteiztarren aurka aritu beharko dute andoaindarrek, etxean.

Leizaran 22–30  Ereintza
SENIOR MUTILAK. Gipuzkoako Kopako lehen jardunaldi honetan andoaindarrek ezin izan zuten oreretarren jokoa gainditu. Atsedenaldirako kanpokoak sei goletako abantailarekin ziren eta bigarren zatian abantaila hori mantentzea besterik ez zuten izan. Leizarangoek aurtengo denboraldian jasandako porrotik handiena bizi zuten, zortzi goleko aldearekin galdu baitzuten. Datorren larunbatean Urnietaren aurkako partida izango dute Allurralden, 17:00tan.

Leizaran 25–31 Ordizia
JUBENIL MUTILAK. Kopako lehen partida honetan, maila oneko talde baten aurka jokatu behar izan zuten andoaindarrek. Partida hasieratik aurreratu ziren kanpotarrak, atezainak eginiko partida bikainari esker. Gainontzean, taldeak sendotasuna eta gogo handia azaldu zuen golen aldea handiegia izan ez zedin. Horrela jarraituz gero, ziur partida bat baino gehiago izabaziko dutela kopan.

Leizaran 35–20  Elgoibar
KADETE MUTILAK. Andoaindarrek garaipen erraza lortu zuten larunbatean Allurralden, partida hasieratik abantaila hartuz. Atsedenaldirako gol bikoitza lortu zuten Andoaingoek (18-9). Bigarren zatian antzera jarraitu zuten, eta horrela, Gipuzkoako Kopa garaipen erraz batekin hastea lortu dute Leizarango mutilek.

LEIZARAN, EMAITZAK
Elorrio    18–33    Leizaran SenN
Leizaran JubN    23–10    Zarautz A
Leizaran KadM    29–33    Tolosa
Pulpo A    19–19    Leizaran InfN A
Leizaran InfN B    13–15 Arrate

ASTEBURUKO PARTIDAK
Leizaran Ernio SenM–Urnieta
Allurralde. Larunbata, 25. 17:00
Leizaran SenN–IES Gasteiz
Allurralde. Larunbata, 25. 18:30
Leizaran KadN–Elgoibar
Allurralde.Igandea, 26. 11:30
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!