Urnietako pilotarien albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 23a, 15:40

URNIETA, UDABERRI
TXAPELKETAKO GARAILE
URNIETA1 22–12 URNIETA2
JULEN LOITEGI-AHETZE ETXEBERRIA-UNAI AROZENA. KADETEAK. Txapeldun nortzuk izango ziren aurreikusteko modurik ez izan arren, argi zegoen; garaileek Urnietakoak izan behar zuten, Udaberri Txapelketako kadete mailako finala etxeko bi taldeen artean jokatu baitzen. Loitegiren erritmo azkarrak eta Etxeberriaren segurtasunak edota une oro pilota ezker paretera jaurtitzeak baldintzatu zuen norgehiagoka. Haien estrategiak jokoz kanpo utzi zituen Garin eta Lizaso. Pilotakada ederrak jaurti zituzten, baina Lizasoren ezker eskuak ez zuen behar bezala erantzun. Edozein kasutan, lan bikaina burutu zuten laurek. Zorionak guztioi!

PAGOLA ETA GARMENDIA,
TXAPELDUNORDE
GAZTELEKU 22–18 ANDOAIN
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. SENIORRAK. Eskualdeko lehia nagusi bihurtu zen senior mailako Udaberri Txapelketako finala. Loiolan jokatu zen neurketan, urnietarrak eta andoaindarrak aurrez aurre aritu ziren. Gaizki samar hasi zen jardunaldia, baina gerora markagailuan aurkariei aurre hartzea lortu zuten. Hortik aurrera, lehia estutu, orekatu zen. Pagolak zorte onik ez zuen izan, baina aintzakotzat hartzekoa da asteko hirugarren neurketa zuela. Sake onak burutu zituen, baina azkartasun falta izan zuen. Aipatzekoa, eskualdeko bi talde aritu direla aurrez aurre.

JON PAGOLA-BELOKI     18
ODRIOZOLA-MARTINEZ     22
JON PAGOLA-BELOKI     22
ESNAOLA-ZINKUNEGI     12
SENIORRAK. Ondo jokatu zuten Pagolak eta berarekin batera Beloki andoaindarrak. Apur bat luze jo zuen Usurbilen jokatutako norgehiagokak. Aldiz, Añorgan maila ezin hobea dutela erakutsi zuten, usurbildarrak hamar puntuko aldearekin gainditu ostean.

JOLAS ETXEA TXAPELKETA
URNIETA 3–18 BERGARA
KADETEAK. Etxekoek ez zuten ezer egiterik izan, Gipuzkoako pilotari bikote onentsuenaren aurrean. Bergararrak arazorik gabe nagusitu ziren partidan zehar.

MIKEL GARMENDIA     22
BARANDIARAN     13
SENIORRAK. DEBAKO 4 1/2. Ezin egokiago jokatu zuen Garmendiak Itziarko pilotalekuan. Aukeratutako pilotarekin bete betean asmatu zuen, sake onak burutu zituen, eta partida osoan zehar Bidegoiango Aurrera Saiazko pilotari tolosarraren aurrean nagusitu zen. Entrenamendu saio onen emaitza izango da.

JOLAS ETXEA TXAPELKETA
URNIETA 9-18 USANDIZAGA-ABURUZA
AHETZE ETXEBERRIA-UNAI AROZENA. KADETEAK. Sakez burututako falta pare batek eta atzean galdutako pilotakaden ondorioz, Alkizako Erniope taldekoek garaile amaitu zuten. Añorgan jokatu zuten neurketan, aurkariei aurre hartzea eskura izan arren, urnietarrak ez ziren egoki aritu.
PILOTA ESKOLAKO LAU TALDE
JOKOAN DIRA
Lehen aldiz, pilota eskolan parte hartzen duten Egape ikastolako pilotari gazteek txuriz jantzi behar izan dute. Orain arte izan ohi dituzten entrenamendu saioez gain, estreinakoz Federazioak haiei zuzendutako txapelketa antolatu du eta. Pasa den martxoaren 28an hasi zen, eta ekainera arte luzatuko da. Jada bi jardunaldi jokatu dituzte, aipatzeko moduko emaitzak eskuratuz: Aratz Urdangarinek, Julen Osak eta Inhar Oiartzabalek osatutako Egape 1 eta Lander Vicente eta Iñigo Juanikorenak osatutako Egape 2 taldeek, bina garaipen eskuratu dituzte. Egape 3 taldeak, Imanol Odriozolak eta Josu Ginesek, bat eta Egape 4 taldeak, Vidal Davidek eta Unai Urdangarinek, biak galdu dituzte.

ARRUARTE ETA ITURBE
PALETA. Oraindik bi jardunaldi jokatzeke dituzten arren, jada Gipuzkoako paleta txapelketako finalerdietarako sailkatuta daude infantil mailako pilotari Josu Arruarte eta Jon Iturbe. Are gehiago, finalerako txartela eskura dezakete, maiatzaren 9an Ordiziako Oianguren B taldearen aurka jokatu behar duten neurketa hiru tantoko aldearekin irabazten badute behintzat.

URNIETA 12-22 YOLDI
ARITZ LIZASO. KADETEAK. DEBAKO 4 1/2.
Oso urduri ekin zion norgehiagokari. Egonkortu ostean ordea, lan ona burutu zuen. Besteak beste, sakez sei puntu eskuratu zituen eta beste bi, aurkariari egindako dejadaz. Azkenean ordea, Huarteko ordezkaria nagusitu zen.

URNIETA 15-22 ALBISU
JULEN LOITEGI. KADETEAK. DEBAKO 4 1/2. Lizasok bezala, urduri hasi zuen partida Loitegik. Modalitate honetarako dituen ezaugarri onak agerian geratu ziren. Azken txanpan, markagailuari dagokionean  aurkariarengandik gertu zegoen. Markinarrak ordea garaile amaitu zuen.

GIPUZKOA 37-40 ERRIOXA
JON PAGOLA-ODRIOZOLA. TRINKETA. GRAVN TXAPELKETA.  Arnedoraino (Errioxa) joan ziren, Pagola urnietarra tartean zela, Errioxakoen aurka lehiatzera. Norgehiagoka irabaztear egon ziren, 32 tantoraino ailegatu baitziren, aurkarien puntu kopurua bikoiztuz. Baina errioxarren ahalegin eta erasoaldiek partida dezente luzatu eta gipuzkoarrek galdu zuten.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Banakako Udaberri Txapelketa
Apirilak 24, ostirala. Urnieta
20:15 Eskuz banaka:
Kadeteak: Urnieta 1- Alde Zaharra
Jarraian, eskuz binaka:
Seniorrak: Urnieta-Elordi/Ikaztegieta
Apirilak 25, larunbata
11:15 Eskuz banaka, Kadeteak:
Urnieta 4- Alde Zaharra
Urnieta 2- Urnieta 5
15:30 Eskuz banaka, Infantilak: Gipuzkoako Paleta Txapelketa: Urnieta- Oianguren A
Jarraian, Udaberri Txapelketa:
Urnieta 1- Intxurre 2 (Alegia)
Urnieta 2- Urnieta 3
Hernani 2- Hernani 3
Gazteleku- Behar Zana 1
Behar Zana 2- Behar Zana 3
Hernani 1- Intxurre 1
Apirilak 26, igandea
11:00 Eskuz banaka:
Kadeteak: Urnieta 6-Urnieta 7
Ondoren, eskuz banaka:
Jubenilak: Urnieta-Hondarribiako

Gomazko paleta, Seniorrak:
Emakumea Pilotari-Trinketa
Redondo-Karmele Urbistondo/
Aierbe-Pierola
Irura. Ost,24. 21:30

Eskuz binaka, Benjaminak
Egape 3- Larramendi 6
Egape 2- Elizatxo 2
Egape 4- Larramendi 4
Andoain. Lar,25. 16:00

Pilota, informazio osoa Internet sarean:
www.aiurri.com
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!