Salesiar ikastetxeko ikasleen erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 23a, 15:39

Urnietako Salesiar ikastetxeko grafikagintzako ikasleek erakusketa bat prestatu dute apirilaren 22tik maiatzaren 6ra bitartean. Bertan, batik bat diseinu grafikoan egindako lanak aurkeztuko dituzte. Erakusketa hau Lekaio kultur etxean  dago ikusgai astelehenetik ostiralera 17:00tik 20:00etarako ordutegiarekin. Larunbatetan 12:00etatik 14:00etara. Asteazkeneko aurkezpenaren berri, datorren Aiurrin.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!