Antia Literatur lehiaketaren sari banaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 23a, 15:38

Datorren larunbatean apirilak 25, eguerdiko 12:00etan egingo da Lekaio kultur etxeko areto nagusian XV. On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketaren sari banaketa. Aurtengoan 231 lan aurkeztu dira, 128 haurren kategorian (12 urtetik beherakoak); 95 gazteenean (12-16 bitartekoak); eta 8 helduen kategorian (16 urtetik gorakoak) 4.200 euro banatuko dira guztira, horietako 2.400 helduen mailan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!