1959.urtean jaiotako urnietarrek maiatzaren 10ean egingo duten bazkari eder batekin ospatuko dute 50.urtebetetzea. Bazkaria Zaldundegi jatetxean egingo da honako menuarekin: langostinoak, fritoak, xapoa, txuleta, postrea eta kafea. Bazkari horretan parte hartu nahi duten gizon naiz emakumeentzako izen emate epea zabalik dago, eta dagoeneko bederatzik eman dute bere izena. Izen emateko edo informazio gehiago jasotzeko deitu honako telefonoetara: 630 659 941 (Joxe Mari Iturbe) edo 628 618 362 (Joxeba Lizeaga).
Herritik kanpora bizi diren urnietarrentzako eta azken urteetan urnietartuentzat ere ateak zabalik daude.