Pirritx, Porrotx eta Marimotots, sarrerak salgai

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 23a, 15:37

Maiatzaren 27an, asteazkenarekin, Pirritx, Porrotx eta Marimotots Urnietako pilotalekuan izango dira “Piratak” beren azken lanarekin. Udalaren babesarekin Iñistorrak eta Aiurrik antolatuta, Euskal Astearen barruan eta Gazteriaren Jaien atarian egingo den ekitaldi hau arratsaldeko 17:30etan hasiko da. Sarrerak dagoeneko salgai daude Urnietako Aiurriko egoitzan, Lekaio kultur etxean eta Idiazabal kaleko Urnieta frutategian. Prezio bakarra, 5 eurokoa da.

Andoaindik datozenei trenez etortzea gomendatzen zaie, RENFEko geltokiaren ondoan baitago Urnietako Udal pilotalekua. Andoaindarrek ez dute sarrerak eskuratzeko Urnietaraino joan beharko. Andoaingo Aiurriko egoitzan salgai daude dagoeneko (Dr.Huitzi 15, 1.eskuina).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!