Azken urteetan zekorketari (novillero) moduan plaza mordo bat egin ditu, besteak beste, Madrileko Las Ventas eta Zaragozako zezen-plaza ospetsuak.
Apirilaren hamaikan zezenketari oso bihurtu zen Salamancako Peñaranda de Bracamonte herrian egindako zezenketan. Plaza laurden batean betea zela eta familiartekoak bertan zituela, bere aitaponteko lanak egin zituen Salvador Ruanok eta José Andrés Gonzálezek osatu zuten kartela. Maiatzean 28 urte beteko dituen Iker Cobo urnietarrak, egun garrantzitsu horretan, lehenengo zezenarekin belarri bat moztea lortu zuen, eta bigarrenarekin bi belarriak.