Eteneta eguna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 23a, 15:33

Azken urteetan bezala, Urnietako Eteneta elkarte gastronomiko kulturalak,  udalaren laguntzarekin, mendi irteera bat antolatu du Eteneta Mairu-baratzera.

Mendi irteera hau datorren igandean, apirilaren 26an egingo da goizeko 9:00etan Besabitik abiatuta. Luis Mari Zalduak zuzendutako oinezko ibilaldia irekia da urnietar guztientzat, eta aurrez izena eman beharrik ez da izango. Ordurako Besabin agertzea nahikoa izango da. Familia osoak parte hartu ahal izateko, ibilaldiaren zailtasuna txikia dela jakinarazi dute antolatzaileek. Beraz, 6-7 urtetik aurrerako umeentzat egokia da.
BAZKARIA
Irteera ondoren elkartearen egoitzan egingo den bazkarian parte hartzeko aurrez apuntatu beharra zegoen Eteneta Elkartean bertan (oraindik interesaturik balego bertara jotzea gomendatzen da). 14:00etan hasiko den bazkarian babarrun jatea helduentzat 17 eurotan, eta haurrentzako menua 7 eurotan izango dira aukeran.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!