Postontzia: "Eskerrik asko Andoain"

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 23a, 15:30

ESKERRIK ASKO ANDOAIN!
Andoaingo AEKk eta korrika batzordeak milaka arrazoi ditu eskerrak emateko eta idatzi hau hortarakoxe da hain zuzen ere, korrikan modu batera edo bestera parte hartu duzuen guztioi eskerrak emateko.
Alde batetik, mila esker korrikako kilometroa erosi edo kilometro bat erosi ahal izateko laguntza eman duzuenoi:
Kilometroa hartu dutenak: Axeri dantza, Urki dantza taldea, Aiurri- Larramendi Bazkuna, Andoaingo gaztetxea, Berriako langileak, Andoaingo Ezker Abertzalea, Andoaingo emakumeak, Aita Manuel Larramendi Ikastolako irakasleak, Aita Manuel Larramendi Ikastolako batzordea, Aita Manuel Larramendi Ikastolako ikasleak, Ondarreta ikastetxea, Leitzaran ikastetxea, La Salle-Berrozpe ikastetxea, Pilota eskola eta Euskalduna futbol ekipoa, Andoaingo Udala, Andoaingo Udaleko langileak, Arrospe kaldereria.
Euskarari laguntza ekonomikoa eman dutenak: Peña Santa Kruz, Hogar del Extremeño, Irunberri kultur elkartea, Karrika elkartea, Andoaindarra elkartea, Agustin de Leitza elkartea, Txirrindulariak, Zikloturistak, Leizaran eskubaloi taldea, Euskalduna Mendigoizale taldea, Bideo eskola, AHTren aurkako asanblada.
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu “korrika lagun” txartela daramaten Andoaingo establezimenduei eurek ere euskarari eta Korrikari emandako laguntzagatik baita Andoainen korrika aurrera eraman ahal izateko urtarriletik hona korrika batzordetan parte hartu duten eragile ezberdinei eta norbanakoei eta azkenik, Andoaingo udaltzainei, egunean bertan jarri zituzten segurtasun neurriengatik.


Andoaingo korrika batzordea
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!