Taldeko arduradunek Arratera herriko pilotariak animatzera agertzeko egindako deiak, beraz, arrakasta izan zuela esan daiteke.
2009ko herri arteko lehen lehian hauexek izan ziren partaideak: Kadete mailan Asier Gaztañaga eta Julen Ulanga, jubenilen artetik Asier Irastorza eta Unai Etxeberria. Senior mailan, aldiz, Jon Beloki eta Joxe Mari Sagaseta. 2 eta 1 nagusitu ziren, esan bezala, eta hauexek lortutako emaitzak:
- Kadeteak 22-5 Bidania
- Jubenilak 22-7 Bidania
- Senior maila 7-22 Bidania
ITZULIKOA, BIDANIAN
Joan etorriko lehia denez, ostiral honetan iluntzeko 20:00tan hasita itzuliko partidak jokatuko dira Bidaniako pilotalekuan.
Andoainek tanteoa oso aldeko du eta, hasiera batean, kanporaketa bideratuta dagoela esan daiteke. Okerrik ezean, Bergara izango da hurrengo aurkaria. Apirilaren 30ean izango da lehen partida, Andoainen. Santakrutzak bete-betean beraz.
IBILBIDE OPAROA HERRI ARTEKOAN
Andoaingoen ibilbidea oparoa izan da azken urteotan. 2006an finala pauso bakarrera izan zuten, baina balentria Donostia taldeak eragotzi zuen finalerdietan. 2007an finalaurdetan Donostiak berriro txapelketatik kanpo utzi zituen. Iaz, final zortzirenetan, Elgoibar herriak Andoain kanpoan utzi zuen azken partidaren azken tantoan. 22-21 galduta kanpo geratu ziren.