Berako mendi maratoi erdian Lizeaga bigarren eta Jauregi hirugarren

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 20a, 00:42

Gaur goizean Beran ospatutako mendi maratoi erdian lasterketa bikaina egin dute Jokin Lizeaga eta Ainhoa Jauregi urnietarrek. Jokin gizonezkoetan bigarren tokian sailkatu da, Ainhoa emakumeen sailkapenean hirugarrena izan den bitartean.

Sailkapenak:

Gizonezkoak: Lehenengo: Didier Zago 01:40:19; bigarren: Jokin Lizeaga: 01:41: 34; eta hirugarren: Walter Becerra 01:42:26.

Emakumeak: Lehenengo: Oihana Aranzeta 02:05:35; bigarren: Alizia Olazabal 02:07:22; hirugarren: Ainhoa Jauregi 02:18:59 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!