Xabier Lete urnietarra eta Kirmen Uribe ondarrutarra saritu ditu aurten Espainiako literatur kritikarien elkarteak euskarazko arloan. Gaur jakinarazi dutenez, Kirmen Uribe narratiba modalitatean saritu dute, Bilbao-New York-Bilbao (2008, Elkar) nobelagatik eta Xabier Lete poeasiakoan, Egunsentiaren esku izoztuak (2008, Pamiela) poema liburuagatik. Leteren poema liburu hau Urnietako Iñistorraren egoitzan eskuragarri dago 18 eurotan.