Ikaztegietan jarri izren martxan atzoko ekitaldiak. 16:30etan kotxe karabana abiatu zen bertatik eta Tolosaldeako herriak zeharkatu ondoren, Amasa-Villabonara iritsi zen 19:30ak aldera. Guztiak Berdura plazan elkartu eta ekitaldiari hasiera eman zitzaion, txalaparta hosen artean. Hogei urteotako espetxe politikak sortutako kalteen berri eman zuten Tolosaldeko presoen senideek. Itziar Garmendia eta Lourdes Etxeberriak euren egoeraren berri zehatza eman zuten.
Amaia Agirre eta Beñat Iguaran bertsolariek doinua jarri zieten aldarrikapenei eta Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluzeren ahots eztiek, plazako giroa gozatu zuten.
Omenaldia
Hogei urteotan espetxe politikaren ondorioz hildako presoen senideek, omenaldi sentikorra jaso zuten ondoren. Lore sorta banarekin, txalo zaparrada handia jaso zuten.
Tolosaldeko presoen argazkiek toki berezia hartu zuten Berdura plazan eta dantzariek, agurra dantzatu zieten. Txalo zaparrada luzeak izan ziren dantzarien jarduna eskertzeko.
Ekitaldia amaituta, sinadura bilketarako prestatu zuten mahaitxora jende ugari gerturatu zen. Ondoren, elkarrekin afaltzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.