Andoain-Bidania, herri arteko lehen kanporaketa ostiral honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 15a, 18:49

20:30etik aurrera Arrate frontoian Andoain eta Bidania herria nor baino nor lehiatuko dira Gipuzkoako herri arteko pilota txapelketan. Andoaingo ordezkariak hauexek izango dira:
Kadete mailan Asier Gaztañaga eta Julen Ulanga, jubenilen artetik Asier Irastorza eta Unai Etxeberria. Senior mailan, aldiz, hiru pilotarietatik bi arituko dira: Jon Beloki eta Joxe Mari Sagaseta. Taldeko arduradunek Arratera agertzeko deia luzatu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!