Bertsolariak, txalaparta doinuak, presoen senideen testigantzak..., izango dira apirilaren 16an Errebote plazan. Azken hogei urteotan presoek eta euren senideek pairatzen duten egoera salatzeko Euskal Herrian deiturik dauden ekitaldien barnean sartzen da ostegunean Villabonan egingo dena ere.
Ostiralean berriz, egoera hori salatzeko sinadura bilketa egingo da. Udaletxeetan eta Legebiltzarrean aurkeztuko dituzte bildutako sinadurak.