Aizkardirekin Iparraldeko mendietara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 14a, 20:02

Datorren igandean, apirilaren 19an, Behorlegitik Altzürüküra ibilbidea egingo dute Aizkardiko kideek. Behorlegi herritik abiatu (412m) eta Egurtze mendira igoko dira lehenik (912m) mendizaleak. Handik Harritxartera igoko dira (1050m), Behorlegiko gainera abiatu aurretik (1265m). Auxkiko bidea hartuta, Bohokortea mendira igo (1214m) eta Ihateako tontorrera igaro ondoren (1276m), Altzürükü herrira jaitsiko dira (220m).

Guztira 23 kilometroko zeharkaldia egingo dute eta sei ordu eta erdi beharko dituztela aurreikusi dute antolatzaileek.

Irteeran parte hartzeko, 649 717 182 telefono zenbakira deitu behar da 20:00etatik 22:00etara. Aizkardiko egoitzan ere eman daiteke izena apirilaren 16a arte.
Irteera goizeko 07:00etan izango da Olaederra kiroldegi aurretik.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!