Lorpen bikoitza Jon Gaztañagarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 14a, 18:56

Apirilaren 13an Atletico de Madrid taldearen aurka jubenil mailako nazioarteko txapelketa eskuratu zuen Andoaingo futbolari gazteak. Finaleko protagonista izan zen, eta bera izan zen kapitain modura txapeldunaren kopa besoetan altxa zuena. Ez hori bakarrik, txapelketako jokalari onena izendatu zuten. Errealeko eta Euskal selekzioko kapitaina da Jon Gaztañaga. Ibilbide oparoa gauzatzen ari da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!