Aita Larramendi Salamancan ibili zen Unibertsitatean irakasle eta sona handiko hizlari, eta hau aitzakia bezala harturik Gaztela-Leongo bazter ikusgarri hura ezagutzera emango da. Unibertsitatek, katedralak, Rua Mayor edo beste Plaza Nagusiak besteak beste Gizarteriaren Ondare izendaturik hiriaren garrantzia adierazten dute. Ciudad Rodrigo, La Alberca, Bejar, Candelario eta Sierra Francia bezalako inguruek lurralde honen paisaia eta bizimodu anitzak erakusten eta ulertzen lagunduko dute.
Asteburu luzeko irteeraren kostua 150 eurotakoa da, garraioa, ostatua, mantenua eta sarrerak bere gain hartzen dituelarik. Informazio gehiago jaso nahi duenak 943-331-455 zenbakira dei dezake (Eli) edo txangoak@topagunea.com helbide elektronikora idatzi.