Euskalduna areto futbola Andoain, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 7a, 21:29

EUSKALDUNA 1–1 ANCLA
Gola: Joxan "Eros" Garcia.
ARETO FUTBOLA, NAZIONAL B. Urdiñak piska bat desanimatuta ailegatu ziren  azken bi partidatan lortutako emaitzak direla eta. Argi zeukaten partida oso itxia izango zela eta defentsak izango zirela jaun eta jabe partida osoan. Lehen zatian aukera nabarmenak izan zituzten bi taldeek baina ez zuten arerioaren atea zulatzea lortzen. Ongi prestatutako estrategia jokladi batean Garciak ate barrura baloia sartzea lortu zuen bigarren zutoinetik ederki sartuz. Gol honek Euskaldunakoen animoa igo zuten eta hobekien dakitena egiten hasi ziren, hau da defentsa zorrotz eta on bat, eta honela ailegatu ziren atsedenaldira. Atsedenaldian andoaindarrak ados jarri ziren kantxa erdian defendatzeko eta kontraeraso bikainak egin zituzten. Zorterik ez, ordea, aurrelariek ez bait zuten baloia sarera sartzera asmatzen. Honela, azken 5 minutuetara ailegatu ziren 1-0ekoarekin. Sestaotarrak jo ta fuego ibili ziren eta aukera anitz egin zituzten baina etxeko atezainak Arkaitz "Baxur" Urdapilletak gelditu ederrak egin zituen. Aurkariek atezain jokalari taktika erabili zuten eta partida amaitzeko minutu exkas geratzen zela berdinketaren gola sartzea lortu zuten, honela partidako azken emaitza 1-1 izanik.

EUSKALDUNA
ARETO FUTBOLA, 3.MAILA. Atseden.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Euskalduna NacB – Kenci
Larunbata, 04.19:15, Allurralde
Euskalduna 3M– Umore Ona
Igandea, 05. 11:30, Allurralde
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!